BASQUE FEST 2019AN ITZULIKO DA, EUSKAL KULTURAREN ETA ABANGOARDIAREN ONENA DAKARRELA.

Joan berri den edizioan, 100.000 lagunetik gora bildu dira Bilboko Udalak antolatutako 235 jardueratan baino gehiagotan.

Kontzertuak, dastaketak, lantegiak, ibilaldiak itsasadarrean, merkatuak, umeentzako egitaraua…

Egin lekua zeure agendan eta gorde Aste Santuko egunak Bilbora etortzeko. Zain gaituzu!

TURISMO-BULEGOAK

PLAZA CIRCULAR, 1

09:00-20:00

MAZARREDO ZUMARKALEA, 66 (GUGGENHEIM)

10:00-19:00

Telefono: 944 795 760 - www.bilbaoturismo.net

ZERBITZU BEREZIAK

02:00ak arteko zerbitzu bereziak martxoaren 29an, 30ean eta 31n (ostegunean, ostiralean eta larunbatean).

IKUSI EKITALDIEN EGITARAUA

Deskargatu edo bisitatu basque FEST jardueren egitaraua.

basque FEST ezingo duzu burutik kendu
basque FEST zugan dago

Ezagutu ezazu basque FEST, euskal kulturaren Jaialdia. Martxoaren 28tik apirilaren 1era Bilbo antzezleku handi bihurtuko da eta, bertan, tradizioak eta abangoardiak bat egingo dute doako 200 ekitaldi baino gehiago izango dituen egitaraua aurkezteko.

Euskal kantagintzaren maisu handiei entzun, sortzen ari diren talde berrien musikarekin hunkitu, herri-kirolen norgehiagoken emozioa irrikaz bizi eta Gourmet Txokoan nazioarteko fama duen sukaldaritza dastatu ahal izango duzu.

www.basquefest.com

#

basque FEST musika-jaialdiaren eskaintzak estilo, formatu eta garai desberdinak uztartzen ditu gure benetako sustraiarekin: euskal kulturarekin eta euskararekin. Beste musikari eta musika-talde batzuez gain, jaialdi honetako kartelburu izango ditugu Kepa Junkera, Ruper Ordorika, Nøgen eta Eñaut Elorrieta, eta horrez gain, txistua, alboka eta txalaparta jazz-doinuekin, DJen musika abangoardistekin eta rock&roll taldeenarekin nahastuko zaizkigu.

EZAGUTU GEHIAGO
#

Historiarentzat eta museo-bildumentzat zabalik dagoen atea. Arte Ederren Museoan gure pintore eta eskultoreak ezagutzeko edo Euskal Museoan barrena ibiltzeko aukera aparta duzu.

EZAGUTU GEHIAGO

ZATOZ JAI HAUETARA

Gure lokalizazio-mapari esker, erraz-erraz aurkituko duzu nahi duzun ekitaldia.

#

Herri-kirolak euskal nortasunaren ezaugarririk berezienetako bat dira.

Gizon-emakumeek, beren ahalegin eta dedikazioarekin, sekulako harri tzarrak altxatu, beren aizkorekin maisutasun handiz enborrak ebaki edo beren esku biluziekin larruzko pilotak frontoien aurka indar handiz bidal ditzakete.

EZAGUTU GEHIAGO
#

Etorri ote daiteke Bilbora eta euskal gastronomia aparta dastatu gabe geratu? basque FEST jaialdian erakusleiho bikaina duzu euskal geografia enogastronomikoan barrena benetan ibilbide osatua egiteko: Gourmet Txokoa. Bilboko Areatzaren erdierdian dagoen karpa honetan lurralde honi halako fama eman dioten produktuak dastatu ahal izango ditugu, profesionalek zuzendutako doako dastatzeen bidez.

EZAGUTU GEHIAGO
#

basque FEST «shopping» egiteko aukera paregabea ere bada. Aurten, gainera, Gourmet txokoko marketeko gutiziak dastatu eta erosteko aukera ere izango duzu. Areatzan egongo da eta Euskadiko gastronomiako espezialitateak eta produktuak salduko dituzte.

EZAGUTU GEHIAGO