Historiarentzat eta museo-bildumentzat zabalik
dagoen atea. Arte Ederren Museoan gure pintore
eta eskultoreak ezagutzeko edo Euskal Museoan
barrena ibiltzeko aukera aparta duzu.
Bilboren historiak bizia hartuko du hiriko gidaririk
ahoberoenek egingo dituzten bisita antzeztuen
eskutik: “Anfitrioiak” dira, eta ibilaldi antzeztuak
egingo dituzte itsasadarrean barrena. Bitxikeria
eta “bilbainaden” artean, kalejiren, erraldoien eta
buruhandien erritmoan mugitzen den hiri bat
ezagutaraziko digute.
basque FEST jaialdiak, halaber, bertsolarien
munduan murgilduko gaitu, eta euskaraz, Euskal
Herriko hizkuntzan, errimak egiten, neurtzen,
inprobisatzen… ikasiko dugu.
Deskargatu edo bisitatu basque FEST jardueren egitaraua.
Gure lokalizazio-mapari esker, erraz-erraz aurkituko duzu nahi duzun ekitaldia.