Etorri ote daiteke Bilbora eta euskal gastronomia aparta dastatu gabe geratu? basque FEST jaialdian erakusleiho bikaina duzu euskal geografia enogastronomikoan barrena benetan ibilbide osatua egiteko: Gourmet Txokoa. Bilboko Areatzaren erdierdian dagoen karpa honetan lurralde honi halako fama eman dioten produktuak dastatu ahal izango ditugu, profesionalek zuzendutako doako dastatzeen bidez.
Gainera, Euskadiko eskualde desberdinek beren inguruak ezagutaraziko dizkigute, gastronomia eta turismoa uztartzeko moduak geure esku jarriz. basque FEST jaialdian makina bat establezimendu topatuko ditugu “pintxo” ospetsuak gozatzeko; sukaldaritza zainduaren sorkuntza-lan txiki hauek ospe handia lortu dute nazioarte mailan. Eta ez ahaztu gozoki tipikoak dastatzea eta denda espezializatuak bisitatzea, oroigarririk onenak topatuko baitituzu horietan.
11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara
«Gourmet Txokoa» karpa handi batean dago, Bilboko Areatzan bertan.
Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea-Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri, Tolosaldea eta Euskal Kostaldeko Geoparkea. Eskualde guztiek dena prest dute zuretzat.
Ezagutu gure gastronomia bikaina. 342 jatetxe eta tabernatik gora dituzu zain pintxorik onenekin: nazioartean aitortutako sukaldaritza zaindu baten sorkuntza-lan txikiak. Ez ahantzi gure gozotegietako gozoki ederrak dastatzea eta tokian tokiko produkturik onena eskaintzen dizuten saltoki espezializatuak.